ZER DA ZURETZATMINBIZIAREKIN ONDO BIZITZEA?
Minbiziarekin ondo bizitzeak ez du esanahi berbera pertsona guztientzat.
Pertsona bakoitzak ondo sentitzeko bere modua du, disfrutatzeko, garrantzitsua dena zaintzeko eta gaixo egon arren bizitza eraikitzen jarraitzeko.
Gure ustez, inork ezin du esan zer den "bizitza ona" besteentzat. Pertsona bakoitzak definitzen du zer den hori: hartzen dituen erabakien, lehentasunen, bizi dituen une berezien eta beretzat zentzua duen guztiaren bitartez.
Atal hau sortu da esperientzia horiek guztiak jasotzeko.
Jaso nahi ditugu pentsamenduak, ideiak eta bizitzeko moduak, inspirazio-iturri izan daitezkeenak eta bidea aurkitzen lagun diezaieketenak minbizia duten beste pertsona batzuei.
Izan ere, nola bizi garen azaltzea hobeto bizitzen lagun diezaieke beste pertsona batzuei. Bai.
Azaldu nahi dizkiguzu minbiziarekin bizitzeari buruzko zure esperientzia eta ikuspegia?
Ezagutu nahi dituzu minbizia bizi duten pertsonei emandako laguntza hobetzeko ekimenak?
Erabili nahi dituzu zure denbora eta ezagutza Euskadin minbizia duten pertsonei laguntzeko modua eraldatzeko?
Gustatuko litzaizuke zure erakundeak aldaketa horretan parte hartzea?
Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin. Gustura hitz egingo dugu zurekin!
Parte hartu