Erronka
Euskadiko biztanleria zahartzen ari den heinean, minbizia-kasuak areagotzen ari dira, eta horrek eragiten die gero eta pertsona eta familia gehiagori.
Osasuna eta ongizatea ez dira soil-soilik osasun-sistemaren kontua, eta aintzat hartu behar dira ere gaur egun behar bezala kontuan hartzen ez diren faktore sozialak, emozionalak, komunitarioak eta ekonomikoak.
Ikuspegi sanitariotik gaixotasuna gainditutzat jotzen denean ere, bizitzan duen inpaktuak jarraitzen du.
Minbizia izan duten pertsona askok eta haien ingurukoek aurre egin behar diete urte asko iraun dezaketen ondorio fisiko, emozional eta sozialei, horretarako laguntza eta babes nahikorik gabe, kasu askotan. Horrek eragina izan dezake lan-arloan eta bizitza familiarrean eta sozialean.
Errealitate horren aurrean, Bizi-On egitasmoak apustu egiten du hurbiltasunean eta elkarlanean oinarritutako laguntza-eredu baten alde, pertsonan oinarrituta, haren ongizatea eta bizitza-kalitatea hobetzen lagunduko duena.
Egizu bat gurekin
Azaldu nahi dizkiguzu minbiziarekin bizitzeari buruzko zure esperientzia eta ikuspegia?
Ezagutu nahi dituzu minbizia bizi duten pertsonei emandako laguntza hobetzeko ekimenak?
Erabili nahi dituzu zure denbora eta ezagutza Euskadin minbizia duten pertsonei laguntzeko modua eraldatzeko?
Gustatuko litzaizuke zure erakundeak aldaketa horretan parte hartzea?
Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin. Gustura hitz egingo dugu zurekin!
Parte hartu